XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LANERAKO PLANGINTZA

Talde bakoitzak berari interesatzen zaion projektua aukeratuko du.

Eredu gisa edo, lehenengo unitate honetan guk proposaturiko projektuen azalpena eta garapen posiblea ipini dugu.

Bertan, projektu horien ikerketan aurreratzeko eman daitezkeen pausoak adierazten dira:
- behaketa
- datuen jasoketa
- aldagaien azterketa
- hipotesien lanketa
- eztabaidarako galderak...
.

Dena den, projektu guztietan bezala, berriro ere azpimarratzen dizuegu, ez duzuela zehazki horrela egin behar eta bestelako bideak ere har ditzakezuela, beti ere zeuen ikerketa burutzeko asmoz.

Modu berean, unitate honen izenburuak dioenez, kontutan hartu behar duzue, projektua urte osoan zehar egiteko dela eta etengabeko ardura izan behar duzuela, projektua egiten lagun dezaketen informazioak biltzeko eta experimentuak egiteko.

Horrela, ba: - Informazioa biltzeko ardura nagusia, zuena da.

- Horretarako, egunkariak, aldizkariak, entziklopediak eta liburuak kontsultatu beharko dituzue.

- Projektuari buruzko gaietan jakintsuak diren pertsonekin hitz egin beharko duzue, informazioa eskatuz.

- Behar diren kasuetan, argazkiak ere atera beharko dituzue.

- Urtean zehar gai horri buruz biltzen duzuen materialea ongi gorde eta antolatu beharko duzue.

- Pausoz pauso, experimentuak egin beharko dituzue.

- Batzen duzuen informazioarekin, txosten bat prestatuko duzue.

Irakasleari dagokionez, ohar bat: On litzateke astero urte osoko projektua egiteko, denbora-tarte erregular bat uztea, tarte horretan projektuari buruzko lanak egiteko eta zalantzak argitzen laguntzeko.

Horrela eginik, langintzaren erregulartasuna segurtatuko litzateke.

Honekin, ba, bakarrik falta zaigu, guk aukeratutako projektuak errealitate bihurtzea.

Ardura nagusia, gurea da.

Galderak eta plangintza. Behaketak eta datuen jasoketa. Aldagaiak eta experimentuak. Eztabaidak eta informazioa.Ondorioak eta emaitzak.